Konpromiso korporatiboak

Materialen eta hornikuntzen kontrola.

Konpromiso korporatiboak

CAFeko konpromiso korporatiboen helburua da bere misioaren garapena interes-taldeen aurreikuspenak eta beharrak asebetetzearekin bateratzea epe luzera begira modu jasangarrian balioa sortzeko.

Etengabeko komunikazioa eta informazio gardena oinarri dituen estrategiaren bidez, talde horiek bere helburuetan eta jardueretan eragina duten esparruetan parte-hartzea eta barneratzea bultzatzen du enpresak: produktu eta zerbitzuekin lotuta ingurumena defendatzea, kalitatea eta segurtasuna, hornikuntza-kate jasangarriaren garapena eta laneko segurtasuna eta osasuna, besteak beste.

CAFen trenak muntatzeko nabea

KALITATE ARLOKO BIKAINTASUNA

CAFek bere prozesuen etengabeko hobekuntzaren eta arreta pertsonalizatuaren aldeko apustua egin du bere bezeroen aurreikuspenak eta beharrak asebetetzeko. Hala, kalitate, segurtasun, fidagarritasun eta eskuragarritasun handiko zerbitzu eta produktuak eskaintzen dizkie. Gainera, kudeaketan bikaintasuneko kultura sustatzen du barne mailan eta kanpoko laguntzaileekin, helburuak lortzeko lanean inplikatuta.

Tren-makina produkzio katean

ZIBERSEGURTASUNA ETA SAFETY-A

Politika honen helburua da erabiltzaileei, bezeroei eta bestelako interes-taldeei produktu eta zerbitzu seguruak eskaini ahal izateko oinarriak zehaztea. Praktikan, Politika horrek, gure produktu eta zerbitzuen erabiltzaileen segurtasun fisikoan eragina duen guztia biltzen du. Baita euren eta gure instalakuntzen zibersegurtasuna ere.

Tren-makina produkzio katean

EROSKETA JASANGARRIAK

Enpresak bere hornitzaileek honako hauekin lotutako eskakizunak betetzea oinarri duten harreman komertzialak finkatzea bultzatzeko konpromisoa hartzen du bere gain: giza baliabideak, lan-baldintza duinak, etika komertziala, ingurumena, osasuna eta segurtasuna. Horiek guztiak Hornitzaileen Jokabide Kode Korporatiboan daude jasota.

CAFen trenak muntatzeko nabea

INGURUMENAREN BABESA

CAFen ustez, ingurumena jasangarritasun kontzeptuaren elementu nagusia da. Horregatik, enpresak berotze globalaren kausak arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko jarduerak garatzeko konpromisoa hartu du bere gain 2030eko Garapen Jasangarrirako Nazio Batuen Munduko Itunaren baitan jasotakoa betez.

Tren-makina produkzio katean

SEGURTASUNA ETA OSASUNA

CAFek enpresan lan profesionala egiten duten pertsona guztien artean prebentzio-kultura bultzatuz laneko arriskuak gutxitzeko eta horiek desagerrarazteko beharrezko bitartekoak erabiltzen ditu. Helburua da lantoki seguru eta osasungarriak izatea. Horren baitan, pertsonak izango dira gainerakoen eta lan-ingurunearen autozainketarako eta zainketarako erakusgarri.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.