ECO CAF

Trenbidea eta ingurumena,

eraginkortasunerako bidea Neska bat treneko leihotik paisaiari begira

Garraioaren erronka handia

Ingurumena babesteko beharra, berotegi-efektuko emisioak murrizteko beharra eta garapen jasangarria lortzeko beharra dira gure gizartearen helburu nagusietako batzuk.

Testuinguru horretan, ingurune naturala errespetatzen duten mugikortasun-konponbideak eman behar ditu garraio-sektoreak, eta konponbide horiek, aldi berean, desplazamendu-sare moderno eta egonkorren etengabeko eskariari erantzun behar diete.


Trenbidea, sistema eraginkorragoa eta lehiakorragoa

Trenaren abantaila ekologiko ugariei esker, sistema eraginkorrena eta lehiakorrena da, ingurumen-inpaktua gutxitzeko, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta ekosistema babesten laguntzeko ahalmen oso handia baitu.

Giltzarria etorkizuneko garapen ekonomiko eta sozialean

Ingurumenari buruzko Nazio Batuen PNUMA Programaren barruan eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) barruan txertatzen den Enplegu Berdeak ekimenaren arabera, trenbidea sektore funtsezkoenetako bat da hazkunde ekonomiko eta sozial jasangarria —klimaren egonkortasunarekin bateragarria izango dena— erdiesteko.


CAF, etorkizun jasangarriaren giltzarri

Garapen garbi baterako trantsizio honetan, garrantzi berezia du CAFek, garraioaren energia-kostuak gutxitzeko eta mugikortasun-aukera oso eraginkorrak eskaintzeko duen gaitasunagatik.

Etorkizun jasangarriaren bidean, trenbidearen aztarna berdeari esker, aurrerapen orekaturantz goaz: garbia, ekologikoa eta emisiorik gabea.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.