Inneo CAFen metro-gama da; gamako metro guztiak segurtasunaren, prestazioen eta konfortaren arloko azken aurrerapen teknologikoez hornituta daude.
Inneo gamaren modulartasunak aukera ematen du zehatz-mehatz egokitzeko operadore bakoitzak bidaiari-edukieraren arloan dituen beharrizanetara. Konposizioak 2 eta 9 kotxe bitartekoak dira, eta aukera dago zenbait unitate akoplatzeko, bai eta kotxe-kopurua handitzeko edo murrizteko ere.
KONFIGURAZIO MALGUA
Inneo metroen gamak diseinu abangoardista eta funtzionala du. CAFek kontuan hartzen ditu hiri bakoitza identifikatzen duten elementuak, eta forma eta kolore gisa aplikatzen ditu metro-unitateak diseinatzean.
Erabiltzaileen konforta da abiapuntua Inneoren diseinuan. CAFen metro-unitateek espazio zabalak eta barne-komunikazioko korridore garbiak dituzte, bidaiariak erosoago eta hobeto banatzeko.
Unitateetan, halaber, bizikletak, maletak edo haur-kotxeak eramateko gune erreserbatuak jar daitezke; beraz, garraiobide egokia da beren materiala berekin eraman nahi duten erabiltzaileentzat.
Ezagutu itzazu CAFek bidaiarien erabateko irisgarritasunerako dituen soluzioak.
Inneo unitateak kea laser bidez detektatzeko sistemez eta suteak ur langarreztatu bidez itzaltzeko sistemez hornitu daitezke. Larrialdiko seinaleztapen eta argiztapen luminiszenteko sistemak har ditzakete, eta ateak prestatuta daude larrialdiko ebakuazioetarako. Errailetik irtetea detektatzeko teknologiaz ere hornitu daitezke.
Segurtasuna bermatzeko beste sistema batzuk ere badituzte, hala nola treneko erregistragailua (kutxa beltza), ahots eta datuen irrati-telefono bidezko tren-lur komunikazio TETRA sistema bidezkoa, tren informatizatuaren monitorizazio eta kontrola eta bidaiarien eta gidariaren arteko larrialdietarako interkomunikazio-sistemak.
Azkenik, CCTVek eta bideozaintzako sistemen bidez, gidariak une oro daki zer gertatzen ari den bidaiarien eremuan.