Metroaren diseinuak, garraio-ahalmenik handienaren eta erabiltzaileen erosotasunaren arteko orekaz gainera, energia aurreztea bilatzen du; bidaiarentzako gune zabalak atonduz eta unitate bakoitzeko bidaiari-edukiera optimizatuz lortzen da hori.
Martxan daudela kontsumitutako energiaren errendimendu maximoa lortzeko sistemak dituzte Inneo metroko unitateek, bai azelerazioan, bai balaztatzean, bai eta seinaleztapenari eta katigamenduei dagokienez ere. Eraginkortasun handiko trakzio-ekipamenduak erabiltzeak aukera ematen du energia-galerak gutxitzeko eta kontsumoa optimizatzeko.
Masa eta pisua murrizteak ere laguntzen du energia-eskaera optimizatzen. Parametro horiek bai kotxeen kaxaren egituran, bai ekipamendu eta elementu osagarri guztietan erabiltzen dira.