Langileak saiakuntza-laborategi batean

SAIAKUNTZA-TEKNOLOGIAK

Ibilgailu berrien diseinu berriak egiaztatzeko eta homologatzeko saiakuntzen sorta zabal bat egiteko gai diren instalazioak, saiakuntza-bankuak, ekipoak eta langileak ditu CAF Taldeak.

Halaber, saiakuntzei dagokienez, CAF Taldeak ibilgailuaren bizi guztian gorabeherak konpontzeko saiakuntzen jarduerak eta azterketak egiten ditu, hala eskatuz gero. Saiakuntzen eremu zabalean, bidaiarien ibilgailuak nahiz merkantzienak sartzen dira, eta hauetan bereiz daitezke:

EGITURA- ETA NEKE-SAIAKUNTZAK

  • Kaxaren egitura-erresistentzia (karga bertikal izendatuak eta luzetarako karga dinamikoen simulazio kuasiestatikoa)
  • Egitura-osotasuna eta bogie-bastidorearen nekeari buruzko azterketak
  • Gurpil, ardatz, errodamendu eta erreduktoreen nekearen saiakuntzak

SAIAKUNTZA DINAMIKOAK

  • Trenbidean, martxako dinamika, erosotasuna, bibrazioak
  • Saiakuntza akustikoak (geldirik nahiz martxan)
  • Saiakuntza aerodinamikoak (lorratz-efektua, tuneletako presio-uhinak, erresistentzia aerodinamikoa)
  • Esekiduren ezaugarriak zehaztea (saiakuntza-bankuetan eta trenbidean)
  • Pantografoaren eta katenariaren arteko interakzio-saiakuntzak

BATERAGARRITASUN ELEKTROMAGNETIKOA

  • Ibilgailu osoaren homologazio-saiakuntzak
  • Osagaietarako EMC-azterketa
  • Ibilgailuaren eta azpiegituraren arteko elkarreraginaren azterketa
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.